Nor Gara

ERNAIZU S.COOP. ekimen sozialeko langile kooperatiba bat da. BASABURUA haranean dauden zerbitzuen beharrari aurre egin eta iharduera ekonomikoa sustatzeko asmoz sortu zen.

Gure Sena

Bost ardatzetan oinarritzen dugu gure kooperatiba, hauei eutsiz enplegua sortu eta BASABURUKO bizi ihardueran presente izan nahi dugu, begirunezko garapena bultzatuz.

– Pertsonen zaintza eta lana, aisialdia eta familia bizitzaren konziliazioa.

– Beregan hartzen gaituen inguruarekiko begirunea, bereziki inguruan ditugun errekurtso naturalen zentzuzko probestea bultzatuz.

– Gure zonaldeko kultura, ohitura eta hizkuntzari errespetua.

– Parte hartzea eta asoziazionismoa sustatu.

– Herrien arteko Kohesioa, integrazioa eta haranaren identitatea bultzatu.

Konziliatzeko Antolaketa

Lan egutegia guztion beharren arabera antolatzen dugu. Ordutegi malguak eta ordu kopurua ere hilabetez hilabete antolatzen dugu. Honek gure bizi beharrei aurre egiteko aukera zabala uzten digu.

Presente Gaude

Basaburua bizirik dagoen harana da, parte hartzailea eta inplikatua. elkarte eta giza mugimenduekin kontaktuan izaten gara. Udaleko Garapen eta Kultura batzordetan parte hartzen dugu. Honek aberasten gaitu eta era berean gure baloreak trasmitzea ahalbideratzen digu.

Gure Hezkuntzarekiko Konpromezua

ERNAIZUko kide izateak euskara ezagutzea eta komunikatzea dakar, bestela epe laburrean horrela izateko konpromezua hartzea. BASABURUA haran euskalduna da euskalki aniztasuna handia duena. Integrazio eta giza kohesiorako ezinbesteko elementua izateaz gain, paisaian bizirik dirauen altxor kulturala da.