Orokieta

Basaburua udalerriaren baitan dagoen herrixka dugu Orokieta. Gorostietako sakanaren eskuineko bazterrean, 607 metrotan.

Basaburuko ekialdean dago eta bere lurralde zelaia dela eta etxak barraiatu xamar daude. Etxe koxkorrak dira, zonalde osoan bezalaxe, bertan famili handiak eta sustenturako abelburuak bizi baitziren.

Ingurua lasaia da, basoz eta soroz inguraturik.

Gorostieta aldera  2 km inguru segituz gero, Ola auzoa dago,  aintzinean, zonaldearen garapenean garrantzi handia izan zuen burdinola dago, handik auzoaren izena.

Baso ikarragiarrak ditu Orokietak, bere inguruarekin bat izanik eta armonian bizitzen jakin izan duten biztanleen zentzuzko uztiapenari esker.

Basurde, orkatz, oreinen bat, lepahoriak, azeriak eta hamaika hegazti eta milaka landare motaz jantzitako inguru basatia.

Bere historia, hamaika gizon-emakumeren historia da. Beren eguneroko iharduerei esker inguru hau sortuz eta moldeatuz joan direnak. Inguruko errekurtsoak kudeatuz eta zainduz bizi izan diren herritarrak.

1872an ordea, III gerla carlistan, OROKIETAren izena liburuetan idatzita geratu zen. Bertan bataila odoltsua burutu baitzen. Bertan, Gurutze Gorriaren lehenbiziko interbentzioa izan zen Estatu Espainarrean Nicasio Landa doktorea buru zuela.