Zer da hau?

Landa eremuetan aintzandari den eskape rooma. Sorginkeria, izaki mitologikoak, misterioa.

Aintzineko basoaz inguratutako haran honen identitateari lotutako jolasa.

Koadrilan, familian edo bikotean ederki pasatzeko ezinhobea!

Istorioa

Mariona Cap de Bosc Etxegia andereñoaren etxetik ateratzen lortzea. Arbaso euskaldunak zituen Cataluyatik etorritako emakume xelebrea. 1610ean sorginkeriarengatik auziperatuta izan zen bere arbasoa “Graxiana”ren bizitzaz gehiago jakin nahian Basaburura etorri zen Mariona.

Amalurra eta bere jeinuekin obsesionatutako emakume antropolog baten mundu txikian sartu eta bere plan suntsigarriak geldiareazi.

ERRONKA LORTUKO DUZUE?

Tarifak

Ohiko saioa

Ordu bat gehienez

Hasierako azalpena entzun eta bideoa ikusi ondoren, taldea Marionaren etxean sartuko da eta gehienez ere ordu bat izanen du ataratzen lortzeko.

Modu hau oso egokia da experientziadun taldeentzat edota denbora muguatua izateak dakarren stres eta adrenalinaz gozatzen dutenentzako.

Plus saioa

Ordu bat eta erdi gehienez

Hasierako azalpena entzun eta bideoa ikusi ondoren, taldea Marionaren etxean sartuko da eta gehienez ere ordu bat eta erdi izanen du ateratzen lortzeko.

Modu hau, familiak, eskarmentu gabeko taldeak edota jolasaz patxadaz gozatzea nahiago dutenentzako egokia da.

Ohiko galderak

Istorio batean girotutako iharduera da, talde jolasa  (2-5 lagun) helburua areto batetik ateratzea da, denbora mugatu batean, horretarako ikerketa eta talde lanaz baliatuz,enigmak, asmakizunak, puzzleak eta abarri irtenbide eman beharko diete, istorioaren bukarerara  iritsi arte.

 

Guardar

Gure jolasa publiko guztientzako iharduera da, frogak, puzleak eta enigmak dibertigarri eta misteriotsuak dira, talde lanaz gozatzeko modukoak. Misterioz inguratuta egon arren ez da beldurgarria.

Gehienez ere 5 lagunek hartu dezakete parte saio batean. Umeekin etorriz gero gutxienez bi heldu izatea gomendatzen dugu.

 

ETA  BAINO GEHIAGO BALDIN BAGARA?
Jokuaren egitura eta dinamismoa dela eta 5 lagun baino gehiago sartzea, nahasia eta ero xamarra da. Horrexegatik 5tik aurrera bi saiotan banatzea gomendatzen dugu. Halere, 6 lagunekin salbuespena egin ohi dugu baina beti ere, zenbaki egokia ez dela jakinaraziz.

Harreran uneoro dago pertsona bat jolasaren jarraipena egiten eta behar adinako laguntza eskeiniz. Norbait atera beharko balitz ez dago inolako arazorik.

Ez,  denek ez dute lortzen, trebezia, sormena, logika eta talde lana uztartzen dituen jolasa da. Faktore asko dira eta batzuetan trabatu egiten gara! Gutxi gora behera % 50ak gainditzen du erronka. Garrantzitsuena istorioaren xarman sartzea eta jolasaz gozatzea da!

Bai, siletak, berokiak, bolsoak eta abar uzteko tokia dago harreran. Saioak irauten duen bitartean lokala itxita dago eta jokoaren begiraleran ardurapean.

16 urtetik gorakoak bakarrik sartu daitezke, hortik beherakoek ordea, gutxienez bi heldu beharko dituzte taldean.

Oso txikiak direnak berriz, agian giro misteriotsua dela eta zertxobait urduritzen ahal dira. Halako kasuetan ez dago inolako arazorik ateratzeko. Hala ere, lehen esan bezala ez da beldurrezko jolasa.

Oroitu:

“Izena duena badu izana”