Zer da hau?

ESCAPE NATURA izeneko abentura da, Basaburuko Orokieta herrian barna, oinez egiten den jolasa da hau.

Denbora ez dago mugatuta, baina  ordu bete inguruko jarduera da.

Familiei bereziki zuzendutako jolasa da, haurrak eta helduak elkarrekin gozatzeko modukoa.

Tokiz toki joan beharko duzue logika eta arreta froga batzuk gaindituz, aire librean jolasten den scape room bat izango bailitzan.

Tablet bat utziko zaizue eta bertan pistak izango dituzue frogekin laguntzeko. Gainera, behar izanez gero telefonoz deitzeko aukera izango duzue eta asistentzia emango zaizue aurrera egin ahal izateko.

 

 

Ongi etorriak basoko geinuen mundu majikora! Gizakion artean, gutxi zarete gure munduarekiko sensibilidadea duzuenok. Eginbehar garrantzisu bat aurrera eramateko zuen laguntza behar dugu! Gizakioentzako mezu bat dugu eta zuek aurkitu eta zabaldu beharko duzue. soilik elkarlanean, patxadaz eta gogoz ahaleginduz, aurkituko duzue “BASAJEINUEN MEZUA”. Arretaz eta lasai bilatu beharko duzue eta batez ete, bideaz gozatuz!!. Basoko jeinuek lagunduko dizuete, ezingo dituzue ikusi baina bai entzun.

Gure laguna Marona Cap Del Bosc, “AMALURRAREN ORDEZKARITZA SEKRETU”ko ohorezko kidea izan zen mezua topatzen ahalegindu zen lehendabizikoa. Zoritxarrez gaixotu egin zen eta ezin izan zuen bere lana bukatu.

Bideo hau topatu genuen eta orain berak hasitakoa bukatzeko gai den talde trebe baten bila gabiltza. Seguru zuek hala zaretela!!

 

Zorte on zuen abenturan!!

 

SAIATZEKO PREST??? ERRONKA GAINDITZEKO GAI IZANGO ZARETE?

Prezioak / Loteak

Taldeak 2 lagun eta 6 bitartean izango dira.

Tarifak:

Helduak 8€ bakoitza

Haurrak (3urtetatik 12 urtera arte) 6€ bakoitza

Promozio eskaintza:

(soilik asteburuetan egiteko loteak )

1 LOTEA, LAMIAK  (Egun pasa): Eskape natura + Bazkari edo afaria Orokietan

26€ Helduak · 15€ Haurrak

2 LOTEA, TARTALO  (Asteburu pasa, bi eta sei lagun artean): Eskape room orokieta + Eskape natura + Bazkari edo afaria+ Gaua Orokietan + Gosaria

** 6 Lagun  gehienez. Logela bikoitzak dira.

55€ Helduak · 44€ Haurrak

LOTE ERRESERBA EGITEKO PROZEDURA:  Lehenbizi webgunean konprobatu tokia baden jolasak egiteko.

Aste tartez, 681 04 69 09 zenbakira deitu eta asteburuetan 948 92 33 74ra, GERO  eta soilik telefonoz adostu ondoren, orokieta webgunean erreserbak egin.

OROKIETAKO SCAPE ROOM: https://orokietakostatua.com